Orri honetan sartzeko autentifikatu beharra dago.

Hasi saioa @opendeusto.es edo @deusto.es kontuarekin:

Hasi saioa

Sartzen zaren lehen aldia da?

Deusto Bookingen, autentifikazioak @opendeusto.es edo @deusto.es kontuen kredentzialekin funtzionatzen du. Horregatik, beharrezkoa da aldez aurretik Google Appsen login eginda egotea. Lehenengo aldian, sistemak Googleko @opendeusto.es edo @deusto.es kontuen oinarrizko informazioan sartzeko baimena eskatuko dizu. Sartzeko baimena emateko, Onartu sakatu beharko duzu. Baimena baliogabetu dezakezu nahi duzunean.

Sartzeko baimena
image-464
Sartzeko baimena

Deusto Bookingera sartzen zaren lehen aldia ez bada…

Deusto Bookingera sartzen zaren lehen aldia ez bada eta nabigatzaile berean Googleko (@opendeusto.es / @deusto.es) kontuarekin saioa irekita badaukazu, zuzenean sartuko zara Deusto Bookingera.

Deusto Bookingera sartzen bazara Googlen saioa hasi barik, autentifikazio orria agertuko da:

login_google
image-465

Orri horretan zure kontuaren (@deusto.es / @opendeusto.es) kredentzialak sartu beharko dituzu. Zure kontua @deusto.es bada, Deusto Bookingera zuzenean sartuko zara. Ostera, zure kontua @opendeusto.es bada, myOpenDeustoko login orrira birbideratuko da eta berriro identifikatu beharko duzu:

login_Opendeusto
image-466

Kontuz irekita dauzkazun beste Google kontuekin

Nabigatzailean, Googlen saioa hasita badaukazu @deusto.es eta @opendeusto.es ez den kontu batekin, adibidez @gmail.com kontu batekin, sistemak errore-mezua erakutsiko dizu: “Hasi saioa @opendeusto.es edo @deusto.es kontuarekin.” Deusto Bookingera konektatu aurretik, itxi Googleko kontu horren (@gmail.com) saioa eta sartu Googlera @deusto.es edo @opendeusto.es kontuarekin.