Zer da Deusto Booking?

Deusto Booking 2015. urtearen hasieran sortu da, Deustuko Unibertsitatearen baliabideak eskatu eta gordetzeko gunea izateko. Unibertsitateko zenbait baliabide kontsultatu eta eskatzeko modua ematen du. Hona hemen adibide batzuk: ekitaldietarako edo bileretarako espazioak, lanerako gelak, ordenagailu-gelak, kirol guneak, ikus-entzunezko materiala, etab. Deusto Booking sortu aurretik, baliabide bakoitzak erreserbatzeko sistema bat zuen; hortaz, erabiltzaileak aurretiaz jakin behar zuen halako baliabiderik bazen, eta zein prozedura eta sistema zegoen eskaera egiteko. Deusto Bookingek sistema horiek guztiak batera ekarri nahi ditu, erabiltzaileek Unibertsitatean zer baliabide dagoen eta non dagoen jakin eta erreserba egin ahal izateko toki bakar batetik.

Deusto Bookingera pertsona hauek sar daitezke:

  • Ikasleak, ikasle ohiak eta beste erabiltzaile batzuk, @opendeusto.es kontuaren bidez.
  • Irakasleak, ikertzaileak eta administrazio eta zerbitzuetako langileak, @deusto.es kontuaren bidez.

Erabiltzaile guztiek ez dute dena kontsultatu eta erreserbatzeko posibilitatea izango: Baliabide bakoitzak zehaztuta dauka zein erabiltzailek kontsultatu dezakeen eskura dagoen eta zein erabiltzailek eska dezakeen.

Gaur egun, Bilboko eta Donostiako baliabideak daude sistemaren barruan; eta, etorkizunean, Madrileko Deusto Business Schooleko egoitzakoak ere egongo dira. Konektatzean, erabiltzaileak bere campuseko baliabideak ikusiko ditu, baina beste campuseko baliabideekin lan egiteko aukera ere izango du, dagokion estekaren bidez (hizkuntza aldatzeko botoiaren ondoan dago, sistemako edozein orriren goiburuan).

Nola konektatu naiteke?

Deusto Bookingera konektatzeko, beharrezkoa da @deusto.es edo @opendeusto.es kontua izatea. Saioa hasteko orrian bertan konexio prozesuaren informazio zehatza aurkituko duzu.

Zalantza edo arazoren bat izanez gero, norengana jo?

Gugana jo dezakezu Harremanak orriaren bidez.

Beta bertsioa

Atari hau Beta bertsioan dago, hau da, programaren lehenengo bertsioa da eta baliteke oraindik guztiz egonkorra ez izatea. Arazo teknikorik edo zalantzarik baduzu, mesedez, idatzi helbide honetara: Harremanak.

Unibertsitateak eskubidea du zehaztutako baldintzak betetzen ez dituzten erreserbak aldatzeko/ezeztatzeko.